Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Errausketarik ez! Alternatibak martxan jarri!

2008 Ekaina 9 @ 19:25 (Sailkatugabeak)

Errausketaren kontrako Gipuzkoako plataformen koordinadorak manifestazioa deitu du larunbat honetan Donostian:

Eguna: Larunbata 14

Tokia: Donostiako Boulevardean.

Ordua: 18:00tan

Irakurketa:

Azkenaldian pauso asko ematen ari dira Gipuzkoan zabor kudeaketaren inguruan. Gaur egun, 2 ildo nagusi daude; batetik Errausketaren aurkako herri plataformak proposatzen diharduguna, San Markos eta Debagoieneko mankomunitateak babestu dutena eta Europako zuzentarauei jarraituz zaborra gaika biltzeko ahalegina egiten duena (batez ere ia zaborraren erdia osatzen duen materia organikoa). Bestetik mugarik gabeko kontsumismoa eta herritarren kontzientzi eza bultzatzen dituen erraustegia, ondorio sanitario, sozial, ekologiko, eta ekonomiko kaltegarriak sortuko lituzkeena.

Guk defenditzen dugun eredua, atez ateko bilketa, Europan milioika bizilagunen zaborra biltzeko erabiltzen dute, duela hamarkadak ezarri eta azkenaldian zabaltze handia izan duena, Kataluniako sistema kasu. Tipologia ezberdinetako etxebizitzetan arrakastaz ezarri da, bai dorre zein sakabanatutako etxeetan, eta 100.000 biztanletik gorako zenbait hiri handietan ere. Atez ateko bilketa Europako aginduei zorrotz jarraitu eta ekonomikoki merkeagoa den sistema da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta dagozkion erakundeek ere sistema honi behar duen babesa ematea eskatzen dugu, batez ere ekonomikoa, sistema bakar bezala organikoa erreusarekin bilduta eta ondoren erraustegiara eramatea bultzatzen duten honetan. Arazoa konpondu ordez, gainera, zaborra gainera datorkie eta azken egunetan ikusi dugunez, Bizkaira eramateko hitzarmena egin behar izan dute. Txingudin egin nahi zuten erraustegia ere epaitegiek baliogabetu dute azken egunetan, “INPAKTO ANBIENTAL” egin gabe zutelako. Ez dugu ahaztu behar konpostatzen den zaborraren zati organikoa zabor izateari uzten diola, lehengai bihurtuz. Honek ez du ez zabortegi ezta erraustegiarik behar ere, eta epe motzean ezarri daitekeen sistema da.
Horretarako eta erraustegiari beste behin ere gure ezezko argia emateko, alternatibak badaudelako, manifestazioa antolatu dugu ekainaren 14.ean, larunbata, Donostiako Bulebarretik arratsaldeko 18,00tan aterako dena.

Artikulua pdf formatuan jeitsi

Iruzkinak

aht-aren aurka mobilizazio ugari!

2008 Ekaina 9 @ 19:17 (Sailkatugabeak)

AHTaren aurka abian dagoen borroka gori gori dago. Dagoeneko lurralde askotan hasi baitira proiektu txikitzaile honen eraikuntza lanak.  Dena de, herritarrak ez daude prest obra hauek garapena izan dezaten eta AHTa gelditzeko hautua egina dute.

Argazki galeria

Iruzkinak

Azpeitian gazte astea!

2008 Ekaina 9 @ 19:06 (Sailkatugabeak)

Pasa den astean gazte astea ospatu da Azpeitian. Aste guztian zehar, gazteontzat amets gaizto bihurtu den etxebizitzaren problematika kaleratu dute. Ekimen ezberdinak antolatuaz, akanpada, alderdi politiko ezberdinetako ordezkariekin bilkurak eta nola ez asteburuan Azpeitiko gazteak elkartuaz etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazio eta afaria egin dute.

Iruzkinak

Kaixo Mundua!

2008 Ekaina 9 @ 18:48 (Sailkatugabeak)

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Iruzkin 1

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios